KEVIN HEREDIA, MUNDU MAILAKO ESTREINALDIA

Bihar, BERRIAn, Kevin Herediaren nazioarteko debuta.

Erne!


MUNDUAREN EZAXOLA

XX. mendeko obra literario ezagun eta irakurrienen artean dago Albert Camusen L´etranger. 1942. urtean argitaratu zuen Frantziako argitaletxe garrantzitsuenetako batek, Gallimardek, baina ez zuen berehalakoan arrakasta handiegirik lortu.

Izatez, bost urte beranduago argitaratu zuen La Peste izan zen Camusen lehenengo benetako arrakastazko liburua. Gerora, alabaina, La Peste bera edo La Chute gisako obrek baino oraindik laudorio gehiago jaso du L´etranger-ek, eta Camusen obra nagusia izatera iritsi da. 1957. urtean literaturako Nobel saria jaso zuen idazle hau “existentzialismoa” deitu izan zaion korronte literario-filosofikoan kokatu ohi da, Sartre edo Merleau-Ponty bezalako idazle eta pentsalarien alboan. L´etranger nobela, hain zuzen ere, “absurduaren ziklo” deritzonaren barnean sartzen da. Camusen ziklo honetako obrak hauexek lirateke: Le Mythe de Sisyphe saiakera, Caligula antzerkia eta L´etranger bera. Bizi bitartean beti baztertu bazuen ere nobela hau zinemara eramateko ideia, azkenean 1967. urtean estreinatu zen liburu honetan oinarritutako Luchino Viscontiren Lo straniero filma. Meursault protagonistaren papera Marcello Mastroiannik bete zuen. Bestalde, The Cure rock taldearen abesti baten letra –Killing an Arab— nobela honetan oinarrituta dago.

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5