2008 Urtarrila hilabeteko artxiboa
Maite nauzu?
Urtarrila 29, 2008 | Egilea: kevinherediaKevin Heredia, de Chiquitania
Urtarrila 24, 2008 | Egilea: kevinherediaEntre las pruebas que más llamaron la atención estuvieron los 5.000 metros, donde el ganador fue Kevin Heredia, de Chiquitania.
El atleta realizó un ‘acelerón’ espectacular cuando se encontraba segundo y faltaban unos 300 metros para cruzar la meta. El esfuerzo valió la pena porque rebasó a Sergio Pimentel, de Valles Cruceños, que había sido el líder en la mayor parte de la carrera.
http://www.eldeber.com.bo/anteriores/20040917/deportes_3.html
Zorionak, Kevin! Herria zurekin!
JESUKRISTO SUIZIDATU ZEN
Urtarrila 20, 2008 | Egilea: kevinherediaSuizidioa ez da beti txarra. Halako zerbait iradoki zuen John Donne (1572-1631) poeta ingelesak duela 400 urte idatzitako Biathanatos liburuan. ElCobre argitaletxeak gazteleraz eman du argitara, berriki, Donnek “argitara edo sutara” ematea debekatutako testua.
Kevin Heredia
“Oro har, giza naturaren interes orokor bat jokoan egon, eta norbait interes hori errespetatuz suizidatuko balitz, hori hilketa zatekeen; baina interes pertsonalak jarraituz egiten denean, hori erailketa da. Printzipio horri datxekio Donneren testua”. Thomas Quinceyrenak dira hitzok, Biathanatos-erako idatzitako hitzaurretik hartuak. 1608 urtean idatzi zuen liburua John Donnek, baina ez zuen berehalakoan argitara eman nahi izan. “Gai honekin gaizki-ulertzeetarako joera dagoenez, beti izan naiz lana ezabatzeko zorian, hainbesteraino, oraindik ez dakit zergatik ez dudan erre”. Hala idatzi zion Donnek Robert Ker Acrumgo kondeari, eskutitz batean.
Gutun hartan bertan, idazlana ematearekin batera, honakoa eskatu zion poetak kondeari: “Gorde beza berorrek, arren, begirune handiz. Berorren diskrezioak onartzen duen orok irakur beza, jakinez egilea Jack Donne duela, eta ez Donne doktorea. Biziko banaiz, gorde beza niretzat, eta hilko banaiz, inprenta eta sua baizik ez dizkiot debeku. Ez beza berorrek argitara, ezta sutara eman ere; eta bi horien artean, aukera beza berorrek nahiago duena”. Philip Herbert lagunari idatzitako eskutitzean John Donnek bere aitari egotzi zion idazlanaren egiletza, eta kondeari ezarritako debeku bera jarri zuen aitaren ahotan. Eskerrak, azkenean eskaera bakarra errespetatu diote poetari: suaren debekua.
Suizidioaren gorazarre?
Biathanatos liburua irakurrita, ematen du “suizidioa” zela Donneren burutik garai hartan sarrien zebilen hitza, testu osoan berariaz erabiltzen ez badu ere. Donneren erabaki balizko eta nahikoa gertagarri hura “bekatu barkaezina” zela jakinik, mehatxua bere alde jartzeko ahalegina egin zuen poetak. Hain zuzen ere, erraz pentsa liteke zera: Donnek martiri suiziden zerrendak eta buru-hiltzeari buruzko gogoetak baliatu nahi izan zituela bere suizidioa bera justifikatzeko.
Suizidioa gizakien, Jainkoaren eta naturaren legeen kontrakotzat hartzen zen Donneren garaian. Hala, hiru ataletan banatu zuen berak Biathanatos liburua: “Zuzenbideaz eta naturaz” deituriko lehen atalean azaltzen du suizidioa ez dela naturaren kontrakoa, ezta beste ezein bekatu baino gaitzesgarriagoa ere. “Neure burua suntsituz neure buruari eta gizadiari on handiagoa opa badiet, ez dut ulertzen zertan urratzen dudan zuzenbide natural orokorra”. Bigarren atalean, “Arrazoiaren legeaz” deiturikoan, aztertzen du zenbateraino den gizakien legea suizidioaren kontrakoa. “Jainkoaren legeaz” deituriko azken atalean, Donnek argi uzten du ez duela legeen arteko bereizketarik egiten, legeak beretzat Jainkoarenak baitira oro.
Liburuko zenbait pasarte, egia da, harrigarri bezain barregarriak suerta daitezke fedegabe posmodernoontzat, ez badira astun samarrak eta aspergarriak. Hala ere, ezarritakoa zalantzan jartzeko borondateak interesgarri egiten du Donneren jarduna, betekada teologikoa pairatzeko arriskua badago ere. Bigarren eta hirugarren ataletan bereziki, suiziden “martirologo” papera hartzen du Donnek. Horratx zenbait adibide: Atilio Regulok, Neronen zerbitzari on eta leialak, zainak ebaki zituen nagusiak lehen (eta azken) aldiz muturra okertu zionean; Siziliako Hereniok zutabe baten kontra kolpekatu zuen burua, harik eta buru-muinak bistan izan eta agurtu zituen arte; Homerok bere burua urkatu zuen, esaten denez, arrantzale batzuen asmakizuna asmatzeko gauza ez zelako; Labieno poetak, bere liburu satirikoak ediktu baten aginduz sutan ikusi zituenean, bere burua bera eman zuen sutara; Eleazarren otoitz batek suizidiora bultzatzen zuen jendea, honakoa esanez: “hiltzeko jaio gara, ez zerbitzatzeko”.
‘Biathanatos’, suizidioa uxatzeko
Donnek berak aitortu zuen garai guztietan, leku guztietan, une guztietan, klase guztietako gizakiek hautatu izan dutela suizidioa, eta horrek “erakargarriago” bihurtzen zuela ideia, bere buruan. Azkenean bestela izan zen. “Ohartzen naiz liburu honek luzaz gainditu dituela ezarritako helburuak, hala argudioz nola etsenpluz. Ez du, beraz, doktrinaren eredu izateko beharrik. Ez dio, beraz, heriotza emango bere buruari; ezen hala egitekotan, ekintza horren arrazoi defendagarri nahiz gaitzesgarriak harekin batera galduko bailirateke”. Hala idatzi zion Herbert adiskideari. Donnek, Biathanatos idatzita, burutik uxatu zuen suizidioaren ideia, eta plazeraren lur eta uretara joan zen saltoka, Jainkoaren bata jantzita. 59 urteren jabe hil zen John Donne, jada inork gutxik ukatuko zuenean garaiko poeta metafisikorik handiena izan zela, baita elizetako oratzaile finenetakoa ere. Biathanatos liburuak, Jainkoari eskerrak, ez zuen buruaz beste egin.
Jorge Luis Borgesek esana: “Biathanatos-en helburu aitortua suizidioa leuntzea da; oinarrizkoa da Jesukristo suizidatu egin zela adieraztea”. Izan ere, Donnek milaka testu teologiko eta sakratu baliatu zituen suizidioaren inguruko aipamenak biltzeko. Zorabiatzekoa da aipatu zituen iturrien zerrenda: Korana, Genesia, Tertuliano, Klimako, Plinio, Silvestre, Kalbin, Akinoko Tomas, San Agustin, eta abar, eta abar. Adierazgarriena, inondik ere, Jesukristoren suizidioa iradokitzea izan zen. Izan ere, heriotza hautatua izan zen Jesukristorena. Donneren ustez hilketa, baina ez erailketa, helburua ez baitzen bere buruari on egitea, gizadi osoari baino.
POETA SUIZIDAK (EDO SUIZIDA POETAK)
Kasuen ugaritasunak topiko bihurtu du idazle/suizida binomioa. “Idazleek doktrina hori irakatsi edo defendatu ez badute ere, haiek, beste ezein jende klasek baino maizago eraman dute burura”, John Donnek idatzi zuenez. Hona hemen poeta suiziden (edo suizida poeten) zerrendatxo bat.
Li Bai
Li Bai, Li Po edota Li Tai Po poeta txinatarra, inoizko poeta txinatarrik laudatuena, guretzat zortzigarren mendea litzatekeenaren hastapenetan bizi izan zen. Ezra Pound poetak egin zuen mendebaldean ezagun eta geroztik ugariak izan dira egin zaizkion itzulpenak. Bertsio ezberdinak daude bere heriotzaren gainean: batzuek alkoholarekin joan zela dioten bitartean, besteek bere burua Yangtze ibaira bota zuela defendatzen dute hor zehar. Alberdania etxeak “Urrutira bidalia” argitaratu zuen orain hiru urte, Li Bairen lana biltzen duen liburua.
Gabriel Ferrater
Reus hiriko plaza batean zirelarik, 57an, lagun bati esan omen zion Gabriel Ferrater poetak 1972ko maiatzaren 20a baino lehen, hau da, 50 urte bete aurretik hilko zuela bere burua. Gezurrik ez zuen esan behintzat: urte horretako apirilaren 27an egin zuen, alkohol eta barbituriko koktel hilgarri bat irentsi ondorenean. Gil de Biedmak “sekula ezagututako pertsonarik inteligenteena” izan zenak “Les dones i els dies” liburuan bildu zituen argitaratutako poema guztiak. Gerardo Markuletak, Angel Errok eta Aritz Galarragak euskaratu dizkiote horietarik hainbat.
Sylvia Plath
“Bertikala naiz, baina nahigo nuke horizontala banintz” hartatik hasi, unibertsitate garaiko lehen suizidio saiakeratik pasa eta 1963an, Londonen, bizia kendu zuen arte, 31 urte labur, luze, eta batez ere bizi, bizi izan zituen Sylvia Plath poetak. Burua labean sartu eta gasa ireki zuen, hori izan zen Plathek idatzitako azken poema. Aurretik baina, bilduma gutxi batzuk argitaratu zituen, Espainiako Bartleby argitaletxeak aurki (martxo aldera) bildurik kaleratuko dituenak, hain zuzen. Kirmen Uribek euskaratu zizkion bere garaian zenbait poema.
Dylan Thomas
Dylan Thomas galestarraren haur eta gaztaroa ezagutu nahi dituenak ez du bide zaila: Koro Navarrok euskaratutako “Artistakume baten erretratua” irakurtzea, horixe besterik ez du egin behar. Harreman bustia izan zuen alkoholarekin Thomasek, ito arterainokoa. Auskalo zer eta zenbat edango zuen hil aurreko orduetan. Azken hitzak, hauexek omen: “After 39 years, this is all I’ve done”. Alberdaniarekin kaleratutako autobiografiaz gain, Igela argitaletxeak Dylan Thomasen narrazio bana argitaratu zituen “Lehenengo amodioa” eta “Lau bidaia” liburuetan.
Paul Celan
Sena ibaiak, apiril aldean, hotz behar du. Halatan ere, 1970eko apirilaren 20an bota zuen bere burua bertara Paul Celan poetak, Mirabeau zubitik. Errumanian jaioa, judua, frantses pasaporteduna eta idaztean alemana, oroz gain poeta izan zen Celan, indar handiko poeta. Surrealismoak harrapatu egin zuen, aurretik kontzentrazio-eremuek bezainbat. Horiek eta gehiago islatu nahi izan zituen bere lanetan. Euskarazko liburu itzulirik ezean, Koldo Izagirrek eta Iñigo Aranbarrik poema bana euskaratu zizkioten, horietarik bat “Hendaia” izenekoa.
Alejandra Pizarnik
Psikotropikoen gaindosi bat hartuta joan zen Alejandra Pizarnik poeta argentinarra. 1972. urtean izan zen hori, eta esan daiteke egun horretan hasi zela hazten bere obra. Ez da lehenengo kasua, ez eta azkena izango ere. Horrek ez du esan nahi data seinalatu hori baino lehen ezer kaleratu ez zuenik. Zazpi poema liburu izan ziren, guztira, bizian. Eta orain hiru urteko egunkarien kaleratze sonatua. Ez alferrik, zera idatzi baitzuen bertako orrietan Pizarnikek: “Nire bizitzako misteriorik handiena: zergatik ez dut neure buruaz beste egiten?”
Cesare Pavese
“Verrà la morte e avrà i tuoi occhi” esaldia utzi zuen Cesare Pavesek idatzita, bere buruaz beste egin zuen Turingo hoteleko gelako mahaitxoan. Pilula lo-eragileak, kasu honetan. Handik urtebetera izen bereko poemategia publikatu zioten “Laborare stanca” idatzi eta aldarrikatu zuen Paveseri. Gurean poesiarik ez, baina prosa lan bat baino gehiago euskaratu dizkiote: “Muinoko etxea” eta “Bizitza lanbide” Ibaizabalek, 91n eta 98an, baita narrazio bat ere, Igelak, 2000an. “Suizidioak hilketa herabetiak dira” esan omen zuen Pavesek, Anjel Lertxundik gogorarazi zigunez.
Biathanatos, hiru bertsio:
Ingelesez:
*Biathanatos, John Donne. University of Delaware, 1984.
Frantsesez:
*Biathanatos, John Donne. Presses Universitaires de France, 2001.
Gazteleraz:
*Biathanatos, John Donne. ElCobre, 2007.
Donne’tar John
Urtarrila 17, 2008 | Egilea: kevinherediaBitartean…
Urtarrila 11, 2008 | Egilea: kevinheredia
¿Qué tendrá Marbella? ¿Qué tendrá la costa?







