Divertimento

viciados.JPG

Jokorako gogoa duzuenontzat, horratx Jose Maria Aguirreri ausaz lapurtutako lerro batzuk:

Neska-mutiko taldeak.- Artizarra zeruan
agertzen denean,
ipurtargia ere,
izar da lurrean

Jokoa honakoa da: segida eman behar zaio poemari, bakoitzak nahi duen bidetik.

P.S: Zuetako hiruk egiten baduzue, nik egingo dut laugarrena. Animo!

zabaldubildudel.icio.us

”Divertimento” istorioak 4 iruzkin ditu.

  1. Sigi-(r)en iritzia:

    Bat eskatu eta bi eman (ZEREN BI ETA BAAAAAT EZ DIRAAAAAA SEKULAAAAAAA…):

    1. bertsio moralista-samaniegianoa:

    Artizarra zeruan
    agertzen denean
    ipurtargia ere
    izar da lurrean
    baina lurreko izarra
    maitatu beharrean
    fijatzen gara zeru
    goian dagoenean

    2. bertsio poperoa:

    artizarra zeruan
    agertzen denean
    ipurtargia ere
    izar da lurrean
    ipurdiko argia
    piztu beharrean
    hobe astronauta izan
    MIR estazionean

  2. Lorelei-(r)en iritzia:

    Neska mutiko taldeak(?)

    Artizarra zeruan
    agertzen denean
    ipurtargia ere
    izar da lurrean
    Taldeak bikotetzen
    hasten direnean
    -argi eta ipurdi!-
    hurbil-urrunean

  3. kevinheredia-(r)en iritzia:

    Sigik bi egin zituenez, eta Loreleik bat (milesker denoi), eskakeatzen saiatu naizen arren, niri dagokit laugarrena, agindu bezala.

    Neska-mutiko taldeak.-
    Artizarra zeruan
    agertzen denean,
    ipurtargia ere,
    izar da lurrean

    Intzigarra zoruan
    urtu beharrean
    izartu naiz zurekin
    ohatze berean.

  4. ekaitz-(r)en iritzia:

    Neska-mutiko taldeak.
    - Artizarra zeruan
    agertzen denean,
    ipurtargia ere,
    izar da lurrean.

    ametsen lekuan
    bidaien ertzean
    irteera-helmuga
    izaren artean

    begien itsuan
    irudimenean
    geltokirik ez dago
    abiatu aurrean

    (Kevin, zurea onena)

Iruzkin bat idatzi


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5